XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.2. Telleriarteko San Juan.

Telleriarteko hauzategian bertan, Elorregi jauregi parean.

Eliza Nagusia urrun zutela eta, hauzoen eskariz eraiki zen.

Ate gainean agertzen den datari jarraikiz 1824. urtean jasoa dela esan genezake.

Bi mende lehenago Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen.

Egungoan, Beobidek landuriko San Juan Bautistaren taila bat gordetzen da.

3.3. Brinkolako San Agustin.

Brinkola, Legazpiko lehen burdinolen sehaska, 1864. urtean Norteko trenbidea estrainatzen denean, berpizten da.

Nahiz eta haseran geltokirik izan ez, bere inguru hauzategi berri bat osatzen hasten da.

Mende bukaeran, ia nahiko populaturik, beren eliza berezia eraikitzen dute.

Bertan, dena moderno samarra da.

Arte aldetik garrantzi handirik gabekoa.

Orain hogeiren bat urte, baseliza berritzerakoan, lehen zegoen imajina baztertu zen eta nahiko oker hautatu ondoren, egungoa ezarri.

3.4. Mirandaolako Gurutze Donea.

Burdinolarekin bat arkitektonik multzo bat osatuz 1952.ean eraikitzen da.

Data honetan ere, burdinolaren berrizketa aurrera eramaten da.

1580.eko gurutzea gordetzen du eta bere horniketan gertaerari buruzko Soler Blaskoren zenbait pintura nabarmentzen dira.

3.5. Jaunobia.

Hilerri zaharrean lekuturik, hiloroitgarri hau artistik ikuspegitik guztiz garrantzitsua da; Euskadin praktikan, XIX. mendeko neoklasiko berankorraren arrastorik ere ez izanik, era honetakoa baita.

Bestalde, azkentzen duen gainertza oso ongi lortua da.

Egun jaunobi hau herriarena da.

Ez du beste jaberik.

Legazpik ba, erabaki beharko du bere etorkizuna: beragatik interesa azaldu dutenei saldu, hilerri berrirantz abiatu....

Egiazki, egun, berehala zenbait neurri hartzen ez badira, erortzeko kinka larrian aurkitzen da.